Hemen gainean aurki ditzakegun bideo horretan zera ikusi daiteke: oso
ospetsua den “El club de los poetas muertos” pelikula amerikarraren trailerra.
Pelikula horretan kontatzen dena zera da: Amerikako akademia oso prestigioso
batean hainbat mutilek nola ikasten eta bizitza eramaten duten, bertan bizitzen
baitira ikasturte osoan zehar. Horrela izanda, hezkuntza oso diziplinatua,
zorrotza eta gogorra antzeman dezakegu pelikula hau ikustean, irakasleen
autoritate osoarekin, alegia. Hau da, hezkuntza guztiz tradizionala ematen da Welton ikastetxe tradizional
honetan, eta bakarrik gizonentzat noski. Orduan, aurreko urteko irakasle baten
baja dela eta, John Keating izeneko
literatura maisu bat kontratatzen dute ikasturte berrirako, baino bere
metodologia eta irakasteko era ezagutu gabe. Honek literatura nerabe hauek
inoiz ezagutu ez duten era batean irakasten die, klase askoz dinamiko,
eramangarri eta dibertigarriagoak eskainiz. Hau dela eta, ikasleen interesa
izugarri handiagoa bilakatzen da eta ondorioz, askoz azkarrago eta modu
praktiko batean barneratzen dute literatura eta zehazkiago poesia. Horretaz
gain, askotan irakasten dien bitartean kirola egiten jartzen die,
psikomotrizitatea et aburua erlazioan jarriz. Baino Keating-ek ez dizkie soilik
klase hutsak inpartitzen, bizitzaren beste alderdi batzuk agerrarazten
baitizkie: emakumeak, gurasoek inposatzen ez dizkieten beste alternatibak…
Ondorioz, gauza desberdinak egiten hasten dira, emakumeekin geratzen, bere
kabuz gauzak burutzen, poesia irakurtzen, gauetan irteerak egiten…
Dena oso polita eta aberasgarria dirudien
arren, guzti honek bere ondorio latzak ere ekarriko ditu eskola amerikarrera.
Laster guraso eta irakasle asko konturatu egingo dira irakasle Keating-en klase
emateko eraz, eta askoei ez zaie batere gustatuko, ez baitu Weltonen
filosofiarekin bat egiten: “Tradición, honor, disciplina y grandeza”. Hori dela
eta, askotan atentzioa deituko diote eta bere klase emateko era aldatzeko
hainbat alditan eskatuko zaio. Esan bezala, guraso asko ere kontra egongo dira
eta honek arazo larriak ekarriko ditu eskola eta ikasle askorentzat.
Pelikularen adibiderik garbiena zera da: ikasle batek irakasle berriaren
influentzia dela eta, betidanik gustuko izan duen antzezle lanean hasiko da
eskolatik kanpo eta gurasoek ezinezkoa egingo dute hura bertatik ateratzeko.
Orduan, hainbat liskar eta arazoren ostean ikasleak buruaz beste egingo du.
Honek, eskolatik Keating-en kanporaketa zuzena ekarriko du, hori bai, beti ere
ikasle guztiek irakaslea beraiekin nahi dutela esaten duten bitartean.
Hau guztia kontuan hartuta eta hezkuntza
eta didaktikaren ikuspuntutik zera esan dezakegu: haur hezkuntzako ikastetxea
ez den arren, metodologia eta eskolak duen eraginari buruz hainbat gauza atera
daitezkeela film honetatik. Alde batetik, gehiegizko edo gutxiegizko
diziplinari buruz hitz egin dezakegu, askotan bien arteko oreka bat aurkitzean
egon daitekeelako egokiena. Gure ustez argi eta garbi ikusi daiteke pelikulan
agertzen den ikastetxean gehiegizkoaren adibidea aurki ditzakegula hainbat
arrazoirengatik: ikasleen interes eza, ikasleen interesen kontu hartze eza,
zigor fisikoak… honek guztiak ikasleari onurarik ez diola egiten uste dugu,
baino diziplina urriko klase edo eskola batek ere bere gauza negatiboak
dituelakoan gaude. Esan bezala, bien arteko oreka bat aurkitzea litzateke
hoberena. Bestalde eta oso garrantzitsua deritzoguna, hezkidetza da. Aspektu
askotan antzeman daitezke Welton ikastetxean mutilek soilik ikasten dutela, eta
gure ustez ia guztiak negatiboak dira. Neskekin tratatzerako orduan adibidez,
haien aurrean ez dakitela nola egon ikusten da, denbora osoan sexuan pentsatzen
eta horri buruz hitz egiten jarduten dira… eta gure aburuz hau arazo larria
bilakatu daiteke, benetako gizartean emakumeak eta gizonak batera bizi baitira,
eta sozializatzeko elkar ekintza bat ezinbestekoa baita. Gainera, ezin da alde
batera utzi film honetan izugarri nabarmentzen den irakaslearen eragina,
kontzeptuak barneratu eta bizitza modu batez edo bestez ikusterako orduan.
Konturatuko garenez eta aurretik aipatu dugun bezala, irakasle berria
metodologia ezberdin batekin hasten den egunetik, ikasleen jarrera guztiz
aldatzen da literatura eta poesiarekiko. Hau da, lehen azpergarria eta
ezertarako balio ez zuela uste zutenak, orain interesgarria iruditzen zaie, eta
ondorioz, askoz lehenago eta efikazago ikasten dute. Horren haritik esan behar
da, eguneroko bizitzan ere eragin asko izan dezakeela maisu edo maistra batek,
balore, pentsatzeko era eta ideia ezberdinak transmititzen dituelako bere
klaseetan (curriculum eskutua), eta honek askotan gure jokatzeko eran zer
esanik izango du. Bukatzeko esan behar da, era positibo batean gauza batek
atentzioa deitu digula maisu honengan: klaseak ematerako orduan bereak ez diren
eta dakigunez ezinbestekoak diren beste ezagutza eremu batzuk erabiltzen
dituela, klaseak eramangarriago, efikazago eta multidiziplinatuagoak izan daitezen.
Behin baino gehiagotan, musika eremua lantzen du Kiting-ek txistu eginez edo
denoi batera erritmo bera eramateko eskatzean. Bestalde eta oso garrantzitsua
deritzoguna, psikomotrizitatea ere literatura edukiekin batera lantzen duela
da. Jakina denez eta antzinako Grezian esaten zenez, burua bezain garrantzitsua
da gorputza ongi mantentzea, eta elkarreragin zuzenean daudenez, ezinbestekoa
da biak lantzea. Horretarako maisu honek, futbolean aritzen diren bitartean
poesia errezitatzea eskatzen die irakasleei, edo bakoitza bere erara ibiltzea...
Azkenik, norberaren ezagutza pertsonalaren eremua ere ikutzen duela esan
genezake, haien barnean arakatzea eta daukatena kanpora ateratzea askotan
eskatzen baitie, poesia edo beste metodo batzuk erabiliz.
Hau guztia kontuan hartuta, film honek
irakaslearen eta hezkuntzari buruz hainbat gauza erakusten dizkigula goraipatu
behar da, hausnarketarantz bultzatzen gaituen bitartean, hain zuzen ere.
Aurkitutako web gune honetan, liburu baten aurkezpena ematen da Sara galdezka ar da? hain zuzen. Web
horrialdeak adierazten duen moduan, komenigarria izango litzateke 7-9 urteko umeak
irakurtzea liburu hau.
Txikiak garenean gure burutik bizitzari buruzko milaka galdera pasatzen zaizkigu eta gure inguruan gertatzen diren gauza guztien
zergaitia jakin nahi ditugu , nondik
gatozen, zergaitik euria egiten duen, zergaitik hodeiak mugitzen diren...galderen
etapa hau 6 urteko umetxoetan ematen da gutxi gorabehera. Aipatutako etapa
honetan, umeak gauza berri eta asko ikasteko aldian daude. Era berean, jada
gauza askotaz oso kontzienteak dira eta gertatzen diren hainbat gauza ulertzen
ez dituztenez gero, hauei buruzko interesa pizten zaie.
Galdera hauen erantzunak aurkitzeko teknika, baliabide edo tresna
desberdinak daude, baina berez liburu
baten bitartez egitea interesgarria iruditu zaigu hainbat arrazoiengandik. Alde
batetik, informazio hau jasotzen duten bitartean hainbat gaitasun garatzen
dituzte, irakurmena, informazio edo
kontzeptu berrien ezagutza, zeozertan atentzioa eta interesa izatea, batik bat.
Bestetik, umeek galdera hauek bere inguruko toki guztietan gauzatzen dituzte, eskolan, gurasoekin, lagunekin... eta honek
berezko garrantzia dauka harremanak bermatu edo komunikatzeko arazoak ez
izaterako orduan. Honekin batera, umeak
bere inguruko pertsona horiengandik konfiantza eskuratzea lor daiteke bere
galderei erantzunak ematen badizkiote. Momentu oro, umea gustora sentituko da
eta besteren batean ere pertsona horrega laguntza bilatuko du.
Egia da ere, gaur egun teknologia berriekin eta umeak hauek
erabiltzeko dituzten gaitasunekin
informazio asko eskura ditzaketeela baliabide tradizionalak alde batera
utziz.
Hau guztia esanda, interesgarria iruditu zaizkigu liburu honekin
ikasi daitezkeen gauzak eta modu honetan egitea ere garrantzitsua da. Adin
hauetako umeen artean irakurtzeko abilezia eskasa izateak ondorio larriak ditu.
Argazki honetan argi ikus genezakeenez,
haurrak geroz eta telebista gehiago ikusteko joera hartzen ari dira, Espainian
eginiko ikerketa batzuen esanetan, Espainiar estatuko umeek 3bat ordu pasatzen
dituzte egunean telebista ikusten. Argi dago, joera desegoki honek, ondorio
latz ugari eragiten dituela haurrengan eta teknologiaren aurrerapauso
ikaragarriak direla eta umeak beste gauza batzuetan jardun dezaten bermatzen ez
badugu arazo larri bilakatu daiteke joera hau.
Alde batetik, telebista gehiegi
ikusteak haurra isolatu egiten du, telebista ikusten dagoen bitartean, ez
baitauka beste inorekin jolasteko, erlazionatzeko, hitz egiteko… aukerarik. Bestalde
gailu honek umea errealitatetik aldendu eta irudimenezko mundu baten
barneratzen du, era honetan, umeak ikusten ari den pertsonaien portaerak,
ohiturak, hitz egiteko erak… eredutzat hartzen ditu ondoren imitatuz. Gainera esan
beharra dago, hainbat ikerketek frogatu dutenez, telebista aurrean denbora gehiegi
igarotzeak umeen irudimena murrizten duela.
Horrez gain, hezkuntzaren eremuan
ere larriki eragiten du arazo honek. Lehen esan bezala ume guztiek pantailaren
beste aldean ikusitako ohiturak bereganatzen dituzte eta honek eskolan eragin
zuzena du. Idolo jakin horrek dioenari garrantzi berezia ematen diote, gurasoek
edota irakasleek diotena bigarren plano batean utziz. Gainera, marrazki bizidunen
mundu irrealean gertatzen diren gertaerak normalak direla pentsatzen dute
sarritan.
Ondorioz eta aurrez esandakoa
laburbilduz, esan genezake, telebista gehiegi ikusteak umeak ugari kaltetzen
dituela, horregatik gure ustez haurrak jarduera osasuntsuagoetan
(jolas kooperatiboak, marrazketa, jolas libreak, autoestimua bermatzen duten
jarduerak…) jardutea bermatu beharko genuke, honela beste haur batzuekin
erlazionatuz, irudimena sustartuz…
Argazki honetan ikusi dezakeguna zera da, gaur egun geroz eta gehiago
erabiltzen den arbel digitala. Jakina denez, bizi garen XX. Mende honetan
askotan eskoletan ezarritako baliabidea dugu hau, eskaintzen dituen erraztasun
eta erosotasunarengatik. Horrela izanda, ezinbestekoa ikusten dugu tramankulu
honen alde on eta txarren artean alderatze bat egitea, askotan gauzak datozen
moduan onartzen baititugu benetan onuragarriak diren pentsatu gabe.
Alde batetik, arbel digitala gauza askotarako egokia eta onuragarria dela
esan behar da, hortik baitator bere bat-bateko arrakasta. Honen adibide argia
umeek interneten zuzenean sartu eta bertan manipulatu dezaketela da, besteek
ikusten duten bitartean, hain zuzen ere. Horrekin lotuta ezin dugu ahaztu zera
aipatzea: ordenagailu batean indibidualki egin daitekeen guztia egin daiteke
baino talde lana eta kooperazioa sustatuz. Gainera, mende honetan hain garrantzitsua
den teknologiarekin umeek harreman estu eta goiztiar batizan dezaten bermatzen du, honen manipulazio
eta erabilera dibertigarri eta erabilgarri bat eraginez. Horretaz gain,
behaketa ezberdinak erabiliz pedagogo eta psikologo ezberdinak konturatu izan dira
umeek askotan gogo eta motibazio gehiagorekin kan egiten dutela tresna edo
baliabide teknologiko batekin.
Hala ere eta eztabaida bat eragiteko asmoz, gauza txarrak aipatzea ere
beharrezkoa ikusten dugu. Hau dela eta, guretzat garrantzitsua eta ezinbestekoa
den galdera bota behar dugu: ez al diegu gaur egun txikiegiak direnetik
teknologiarekin harremanetan jartzen? Honek askotan gora beherak sortu ditu
gure gizartean, gehiago hezkuntza eta didaktika munduan , noski. Gure ustez
askotan fisikoak diren baliabideak oso goiztik kentzen dizkiegu, manipulazio eta
lan egiteko era ezberdinak deuseztatuz.
Hau guztia kontuan hartuta eta ondorio bat ateratzeko asmoz, zera esan
behar da: erabilera egokia eta ez oso goiztiarra eginez gero, arbel digitala
oso baliabide onuragarria izan daitekeela, baina esan bezala, umeen adina ere
kontuan izatea ezinbestekoa da, oso goiztik teknologia haien bizitzetan ezarriz
gero, beste soporte batzuk ez ezagutzea ekar ditzakeelako.