Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

miércoles, 2 de mayo de 2012

TELEBISTA, ERAGINIK GABEKO GAILU SOIL BAT?


            Argazki honetan argi ikus genezakeenez, haurrak geroz eta telebista gehiago ikusteko joera hartzen ari dira, Espainian eginiko ikerketa batzuen esanetan, Espainiar estatuko umeek 3bat ordu pasatzen dituzte egunean telebista ikusten. Argi dago, joera desegoki honek, ondorio latz ugari eragiten dituela haurrengan eta teknologiaren aurrerapauso ikaragarriak direla eta umeak beste gauza batzuetan jardun dezaten bermatzen ez badugu arazo larri bilakatu daiteke joera hau.

            Alde batetik, telebista gehiegi ikusteak haurra isolatu egiten du, telebista ikusten dagoen bitartean, ez baitauka beste inorekin jolasteko, erlazionatzeko, hitz egiteko… aukerarik. Bestalde gailu honek umea errealitatetik aldendu eta irudimenezko mundu baten barneratzen du, era honetan, umeak ikusten ari den pertsonaien portaerak, ohiturak, hitz egiteko erak… eredutzat hartzen ditu ondoren imitatuz. Gainera esan beharra dago, hainbat ikerketek frogatu dutenez, telebista aurrean denbora gehiegi igarotzeak umeen irudimena murrizten duela.

            Horrez gain, hezkuntzaren eremuan ere larriki eragiten du arazo honek. Lehen esan bezala ume guztiek pantailaren beste aldean ikusitako ohiturak bereganatzen dituzte eta honek eskolan eragin zuzena du. Idolo jakin horrek dioenari garrantzi berezia ematen diote, gurasoek edota irakasleek diotena bigarren plano batean utziz. Gainera, marrazki bizidunen mundu irrealean gertatzen diren gertaerak normalak direla pentsatzen dute sarritan. 

            Ondorioz eta aurrez esandakoa laburbilduz, esan genezake, telebista gehiegi ikusteak umeak ugari kaltetzen dituela, horregatik gure ustez haurrak jarduera  osasuntsu         agoetan (jolas kooperatiboak, marrazketa, jolas libreak, autoestimua bermatzen duten jarduerak…) jardutea bermatu beharko genuke, honela beste haur batzuekin erlazionatuz, irudimena sustartuz…

Arbel digitala








Argazki honetan ikusi dezakeguna zera da, gaur egun geroz eta gehiago erabiltzen den arbel digitala. Jakina denez, bizi garen XX. Mende honetan askotan eskoletan ezarritako baliabidea dugu hau, eskaintzen dituen erraztasun eta erosotasunarengatik. Horrela izanda, ezinbestekoa ikusten dugu tramankulu honen alde on eta txarren artean alderatze bat egitea, askotan gauzak datozen moduan onartzen baititugu benetan onuragarriak diren pentsatu gabe.

Alde batetik, arbel digitala gauza askotarako egokia eta onuragarria dela esan behar da, hortik baitator bere bat-bateko arrakasta. Honen adibide argia umeek interneten zuzenean sartu eta bertan manipulatu dezaketela da, besteek ikusten duten bitartean, hain zuzen ere. Horrekin lotuta ezin dugu ahaztu zera aipatzea: ordenagailu batean indibidualki egin daitekeen guztia egin daiteke baino talde lana eta kooperazioa sustatuz. Gainera, mende honetan hain garrantzitsua den teknologiarekin umeek harreman estu eta goiztiar bat  izan dezaten bermatzen du, honen manipulazio eta erabilera dibertigarri eta erabilgarri bat eraginez. Horretaz gain, behaketa ezberdinak erabiliz pedagogo eta psikologo ezberdinak konturatu izan dira umeek askotan gogo eta motibazio gehiagorekin kan egiten dutela tresna edo baliabide teknologiko batekin.

Hala ere eta eztabaida bat eragiteko asmoz, gauza txarrak aipatzea ere beharrezkoa ikusten dugu. Hau dela eta, guretzat garrantzitsua eta ezinbestekoa den galdera bota behar dugu: ez al diegu gaur egun txikiegiak direnetik teknologiarekin harremanetan jartzen? Honek askotan gora beherak sortu ditu gure gizartean, gehiago hezkuntza eta didaktika munduan , noski. Gure ustez askotan fisikoak diren baliabideak oso goiztik kentzen dizkiegu, manipulazio eta lan egiteko era ezberdinak deuseztatuz.

Hau guztia kontuan hartuta eta ondorio bat ateratzeko asmoz, zera esan behar da: erabilera egokia eta ez oso goiztiarra eginez gero, arbel digitala oso baliabide onuragarria izan daitekeela, baina esan bezala, umeen adina ere kontuan izatea ezinbestekoa da, oso goiztik teknologia haien bizitzetan ezarriz gero, beste soporte batzuk ez ezagutzea ekar ditzakeelako.