Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 13 de marzo de 2012

Irakasleak garenean...

Guk argi daukagu irakasleak garenean oinarrizko hainbat balore bultzatuko ditugula. Alde batetik, haurren interesak eta emozioak kontuan hartzea oso garrantzitsua iruditzan zaigu, honi esker motibazioa piztu eta autoestimua igo daitekeelako, ondorioz ikasle aktibo eta parte-hartzaileak lortuz. Honekin lotuta, norberaren beldurrak gainditzen eta bakoitzaren iritzia garatzen irakastea ezinbestekoa iruditzen zaigu etorkizunean eta bizitzan aurkituko dituzten oztopoak arrakastaz gainditu ahal izateko. Bestalde, norbanakoaren adierazpen gaitasuna eta sormena moemntu oro lantzea haurren garapenerako egokia dela deritzogu. Horretaz gain eta agian garrantzitsuena, gizartean ematen diren injustiziak (arrazakeria, genero indarkeria, sexismoa, homofobia...) ekiditu ahal izateko, berdintasunean, errespetuan, hezkidetzan oinarritutako elkarlan hezkuntza bat eraikitzen saiatuko gara. Bukatzeko, Euskal Herrian gaudela kontuan hartuz euskara bultzatu eta honen erabilera bermatzea garrantzitsua da etorkizunean desagerraraz ez dadin.
Prozesu guzti honetan irakasle eta familiaren arteko harremana aktiboa izatea berezko garrantzia dauka haurraren garapen egokia bermatu ahal izateko.

Bi kolore, helburu bat!

Argazki honekin adierazi nahi duguna, eta argi ikusten dena zera da: nahi izanez gero danon arteko elkarlana eta elkarrekiko laguntza bultzatu daitekeela, guztion artean mundu hobeago bat lortuz. Horretarako, gure ustez ezinbestekoa da kultur aniztasuna txikitatik umeek barneratzea, eta beraz, abiapuntua hezkuntzan dagoela esan daiteke. Hau dela eta, Haur Hezkuntzako irakasle batek gelan kultur aniztasun eta elkarlan hau sustatu beharko luke, elkarrekiko ikuspuntua bermatu ahal izateko. Hori lortzeko, hainbat bide egon daitezkeela uste dugu: munduan dauden arazoak eta egoerak azaltzea umeentzako egokiturik, beste kulturetako ohitura, abesti zein baloreekin lan egitea, jolasen bidez edozeinekiko errespetua lantzea... Gainera, klasean beste tokitako pertsonak egongo balira, edozein bazterketa ekidin beharko luke irakasleak berehala, ikasleei pertsona guztiak berdinak garela erakutsiz, azalaren kolorea edota pertsonaren jatorria alde batera utziz.

Curriculumaren definizioa

Hezkuntzaren helburu, metodo, gaitasun, kontzeptu, prozedura eta ebaluazioaren multzoa biltzen dituen dokumentu ofizialari deritzo. Honek, hezkuntzaren antolaketa gauzatzen du, sistema pedagogiko, hezkuntzaren politika eta gizartearekiko egokitzea kontuan harturik.