Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria
martes, 28 de febrero de 2012
Zudur gorri baten atzean gordeta dagoena
Bideo honetan ikus daitekeen moduan Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunek dispertsioaren aurkako hitzaldi bat ematen dute, beti ere umeek ulertzeko moduan eta pailazoen ezaugarritzat dugun umorearekin. Aipatu beharra dago, bideoaren amaiera aldean, mozorroak kendu eta beraien benetako itsurarekin agertzen direla, beraien ideiak entzule nagusiago batzuei zuzenduz eta hitzaldi serioago bat eginez. Hau da, bideoa ikusi ondoren, igorleek igorritakoak unkitu egin gaitu baina interesgarria irudutu zaigu, "esandakoaren" eta "esateko moduaren" arteko erlazioa. Izan ere, dispertsioaren gaia, politika, familien sufrimendua, gure herriaren egoera... konbinatzen dituen gai potolo bat baita, baina kasu honetan Pirritx eta Porrotxek esanda, tristura horrek haurtzaroko garaira eramaten zaitu. Gainera, umeek pailazoek diotena uler dezaten oso aproposa iruditzen zaigu, esaten duten guztia keinu adierazgarriekin eta ahozkera argiarekin lagunduta adierazten dutelako.
Aisialdirako tresna
Web gune hau aukeratu izan dugu.
Urtxintxa kultur taldea, aisialdirako ekintzak antolatzen dituen elkarte bat da. Urte asko daramatza jaialdiak, ikastaroak, tailerrak, udalekuak, irteerak... antolatzen. haurrentzako aisialdi duin, osasuntsu eta egoki bat sortzea ezinbestekoa iruditzen zaigunez, urtxintxa elkarteak egiten duen lana oso baliagarria dela uste dugu. Alde batetik haurrei elkarlanean aritzen eta beraien denbora librea jolas kolektiboetan arituz pasatzeko aukera ematen dielako eta bestetik, ume berriak ezagutzeko eta beraiekin elkarbizitzan aritzeko aukera bermatzen duelako. Hau guztia esanda argi geratzen da, umeen denbora librea era egokian antolatuz gero oso aberasgarria eta hezitzailea izan daitekeela. Urtxintxa bezalako erakundeek lan hori errazten diete gurazoei, hau guztia aurrera eraman ahal izateko, material, monitore, ingurune... egokiak denen eskura jarriz.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)