Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 27 de marzo de 2012

Euskaraz komunikatzeko gaitasuna



Euskaraz behar bezala komunikatzeko gaitasuna, edozein testuingurutan beste subjektu batzuekin harremanetan jartzeko trebetasuna izatea da. Honako puntu hauek adierazten dute pertsona batek gaitasun jakin hori duen edo ez: lehenik eta behin, euskaraz egoki komunikatzeko gaitasuna daukan pertsonak, esan nahi duena besteei hitzekin adierazteko gai izan beharra dauka, hau da, hartzaileek igorleak esandakoa ulertu behar dute eta beraz, Euskara hizkuntza menperatu beharra dauka. Bigarrenik, zuzentasunez eta tonu eta abiadura egokia erabiliz mintzo behar da, eta gainera, aurkitzen den egoeraren arabera erregistro egoki bat hautatu beharra dauka. Bestalde, esaten ari dena, gorputz adierazpen egoki batekin lagundu beharko du, hartzaileak adierazi nahi diona keinuekin hobeto ulertzeko asmotan. Amaitzeko, garrantzitsua da, elkarrizketako beste partaideak edota partaideek diotena entzuten jakitea.



Euskaraz komunikatzeko gaitasun hori ebaluatzeko orduan, irizpide hauekin balia gaitezke: lehenik eta behin, bai idatziz eta baita ahozko kanalean igorleak esan edota adierazi nahi duen informazioa hartzaileetara ulerkor helarazten den behatu beharra dago. Gainera, euskaraz komunikatzeko duen trebezia ebaluatzeko, gai jakin bati buruz denbora zehatz batean zehar hitz egiteko eskatu geniezaioke, era honetan, hitz egiterakoan daukan zuzentasuna, antolatzaileak, lexikoa, gramatika… behatuko genuke. Bestalde, beste euskaldun batekin elkarrizketa bat burutzera eraman genezake, elkarrekin komunikatzeko gai diren ikusteko.

Gurasoak eskola porrotaren sustartzaile

Denborak aurrera  egin ahala gizarteak eta honekin batera hezkuntza egiteko erak eta baita bizimoduak berak ere aldaketa nabariak jasan izan ditu. Honako argazki hau horren adierazle argia da, irudian ikusi genezakeen moduan, aitzinean hezkuntza diziplinan, errespetuan eta arlo kognitiboan oinarritzen zen, eta ikasketen ardura guztia ikaslearen gain zegoen. Horrela izanda, jasotako emaitzen jabe eta arduradun bakarra ikaslea indibidualki zelarik eta ez ziren kanpo eragileak, egoera psikologikoak, interesak… kontuan hartzen. Egun berriz, hezkuntza terminoa ulertzeko eta hezkuntza bera gauzatzeko modua guztiz aldatu da. Egungo ikasleak nagusi bihurtu arte gurasoengatik guztiz babesturik eta “kotoi artean” daude, beraien eskola porroten eragile bakarrak irakasleak direla pentsatuz. Hori dela eta, gurasoak itsuturik ageri dira beraien haurrak porrotik jasan ezin dutela defendatuz. Egoera edo gurasoen pentsaera honek ikasleek irakasleekiko errespetua guztiz galtzea eragin du, eta irakasleei mehatxu, agresio eta mesprezu kasuak egin ditu. Esandako guztia kontuan hartuta, oso garrantzitsua da haurrak txikitatik errespetu giro baten heztea eta ikasle-irakasle arteko botere harremana ondo bereizten jakitea, ikasleen garrantzia gutxietsi gabe. Era honetan, etorkizun batera eskola organoa osatzen duten pertsonen posizio hierarkikoa hobeto ulertuko dute.

domingo, 25 de marzo de 2012



Montessorik erabiltzen duen metodologia oso aberasgarria eta onuragarria iruditzen zaigu haurren garapenerako.
Alde batetik, haurren motibazioari ematen dion garrantziagatik, garapena bermatzeko haurra motibatua egotea ezinbestekoa delako. Demagun, ume bati zenbaki bat irakatsi nahi diozula, horretarako liburu baten aurrean jesartzen duzu eta bi zenbakia dela esaten diozu; kasu honetan umearen interesa ez da oso handia izango, baina zenbaki hori aldiz, bere errealitatearekin zerikusia duen kontzeptu batekin lotzen baduzu, hurbiltasun horrek jakin-mina sortaraziko dio eta honekin batera haurra motibatu egingo da.
Beste aldetik, ume bakoitzak bere erritmoaren arabera bere ikaskuntza burutzea interesgarria iruditzen zaigu, haur bakoitza ezberdina delako. Izan ere, hezkuntza sistema honetan fabrikazio data besterik ez da kontuan hartzen eta bakoitzaren gaitasunak, erritmoa … albo batera usten dira.
Honetaz aparte, Montessoriren metodologian haurrek arazoen aurrean irtenbideak bilatu behar dituzte. Gaur egun babestearren, haurrei irtenbideak ematen dizkiegu, horrela arazoa konponduz. Ondorioz, arazo bat izaten dutenean “blokeatuta” geratzen dira zer egin ez dakitelarik. Beraz, txikitatik zailtasunak gainditzen ikastea ezinbestekoa da haien egunerokotasunerako. 
Amaitzeko Montessorik defendatzen duen auto-heziketarekin bat datorkigu, oso garrantzitsua iruditzen zaigulako haurrak pentsatzeko, erabakitzeko eta egiteko libre izatea. Hau da askatasun osoz burutzea bere ikaskuntza.

Helduek ere ikasi behar dutelako!!!

                                            
Dokumentu hau oso interesgarria iruditu zaigu hainbat arrazoiengati. Alde batetik, ohituta gauden beste gauza bat delako, hau da, umeek ikas dezaten izan beharrean, gehienbat helduei zuzenduta dagoelako. Bertan, jolas eta kanta ezberdinak proposatzen zaizkie gurasoei, umeekin erabiltzeko alegia. Baina ez da zerrenda soil bat, hainbat aspektu lantzen baitira.

Lehendabizi eta oso garrantzitsua iruditzen zaiguna zera da: hasieratik helburuak ongi zehaztuak agertzen direla, eta hauen artean euskararen sendotzea azpimarratzen dela. Bestalde, joko multzo bakoitzaren bukaeran gurasoentzako auto-ebaluazio bat proposatzen da proiektuan, eta helduek burututako jardueren ostean gogoeta edo hausnarketa bat burutzea oso onuragarria ikusten dugu, lanaren hobekuntza baterako, alegia. Gainera, umeen adin aroak kontuan hartzen direla ikusi izan dugu, eta hau dakigunez ezinbestekoa izaten da txikien garapenean.  Hori kontuan izanda, jolas ezberdinak ezberdintzen direla ohartu gara (sinbolikoak, funtzionalak…), eta hori gustuko izan dugu, hezkidetza tailerretan landu izan dugulako, hain zuzen ere. Horretaz gain, helduei gaur egungo material, jolas edo kantak ezagutarazteko oso baliagarria izan daitekeelakoan gaude. Gainera, aipatu behar da euskal kultura askotan landu eta goraipatzen duela proiektu honek, eta txikitatik hau jasotzea gure herriarentzat onuragarria izan daitekeela uste dugu.

Hala ere eta beti kritikoak izan behar garela kontuan harturik, zera esan behar da: ba daudela hainbat aspektu hobetu edo aldatuko genituzkeenak.  Batetik, hezkidetza, errespetua eta dauden beste balore asko ez direla behin ere aipatzen, eta gure ustez hori berebizikoa litzatekeela umearen garapen eta sozializazio prozesuan. Bestetik, 2-3 urte tarteko txikitxoentzat gehien planteatzen dena hitzaren garrantzia dela, hau da, ondo hitz egin dezaten bultzatzen diren jokoak proposatzen direla (funtzionalak). Gure ustez ordea, egoki hitz egitearena garrantzitsua bada ere, beste hainbat aspektu lantzea ezinbestezkoa ikusten dugu: psikomotrizitatea, alderdi musikala, errespetua...

Horrenbestez, esandako guztia kontuan harturik, proiektu hau oso egokia iruditzen zaigula esan behar dugu, bere hobetzeko gauzak dituen harren, guraso zein umeentzako oso lagungarria izan daitekeelako. Gainera, gu irakasleak izango garelakoan eta familien laguntza behar izango dugulakoan, horrelako lanak erabiltzea lagungarri suertatukoa zaigulakoan gaude.

martes, 13 de marzo de 2012

Irakasleak garenean...

Guk argi daukagu irakasleak garenean oinarrizko hainbat balore bultzatuko ditugula. Alde batetik, haurren interesak eta emozioak kontuan hartzea oso garrantzitsua iruditzan zaigu, honi esker motibazioa piztu eta autoestimua igo daitekeelako, ondorioz ikasle aktibo eta parte-hartzaileak lortuz. Honekin lotuta, norberaren beldurrak gainditzen eta bakoitzaren iritzia garatzen irakastea ezinbestekoa iruditzen zaigu etorkizunean eta bizitzan aurkituko dituzten oztopoak arrakastaz gainditu ahal izateko. Bestalde, norbanakoaren adierazpen gaitasuna eta sormena moemntu oro lantzea haurren garapenerako egokia dela deritzogu. Horretaz gain eta agian garrantzitsuena, gizartean ematen diren injustiziak (arrazakeria, genero indarkeria, sexismoa, homofobia...) ekiditu ahal izateko, berdintasunean, errespetuan, hezkidetzan oinarritutako elkarlan hezkuntza bat eraikitzen saiatuko gara. Bukatzeko, Euskal Herrian gaudela kontuan hartuz euskara bultzatu eta honen erabilera bermatzea garrantzitsua da etorkizunean desagerraraz ez dadin.
Prozesu guzti honetan irakasle eta familiaren arteko harremana aktiboa izatea berezko garrantzia dauka haurraren garapen egokia bermatu ahal izateko.

Bi kolore, helburu bat!

Argazki honekin adierazi nahi duguna, eta argi ikusten dena zera da: nahi izanez gero danon arteko elkarlana eta elkarrekiko laguntza bultzatu daitekeela, guztion artean mundu hobeago bat lortuz. Horretarako, gure ustez ezinbestekoa da kultur aniztasuna txikitatik umeek barneratzea, eta beraz, abiapuntua hezkuntzan dagoela esan daiteke. Hau dela eta, Haur Hezkuntzako irakasle batek gelan kultur aniztasun eta elkarlan hau sustatu beharko luke, elkarrekiko ikuspuntua bermatu ahal izateko. Hori lortzeko, hainbat bide egon daitezkeela uste dugu: munduan dauden arazoak eta egoerak azaltzea umeentzako egokiturik, beste kulturetako ohitura, abesti zein baloreekin lan egitea, jolasen bidez edozeinekiko errespetua lantzea... Gainera, klasean beste tokitako pertsonak egongo balira, edozein bazterketa ekidin beharko luke irakasleak berehala, ikasleei pertsona guztiak berdinak garela erakutsiz, azalaren kolorea edota pertsonaren jatorria alde batera utziz.

Curriculumaren definizioa

Hezkuntzaren helburu, metodo, gaitasun, kontzeptu, prozedura eta ebaluazioaren multzoa biltzen dituen dokumentu ofizialari deritzo. Honek, hezkuntzaren antolaketa gauzatzen du, sistema pedagogiko, hezkuntzaren politika eta gizartearekiko egokitzea kontuan harturik.

domingo, 11 de marzo de 2012

Giza eskubideak!!

Bideo honetan, gaur egun milioika emakume, haur, gizon ... bizitza duina izateko eskubiderik ez dutela ikus dezakegu. Argi daukagu, eskubideak ez direla berdinak guztiontzat, baina toki batzuetan oinarrizko eskubideak hain garatuak edo behintzat egonkortuak egotea eta, aldiz, beste batzuetan inolako eskubiderik ez izatea harritu egiten gaitu.

Geure bizitzan, oinarrizko eskubideak betidanik eskura izan ditugu(hezkuntzarako eskubidea, etxebizitza duina izateko eskubidea … ),baina beste leku batzuetan gabezi maila altu batean bizi dira. Hezkuntza esaterako, betidanik eskura izan dugun zerbait izan da, baina herri txiro askotan adibidez, ume bat lehen hezkuntzako eskola publikora eramateak hileko soldata baino gehiago balio du. Hori dela eta,ume horri hezkuntzarako eskubidea ukatzen zaio eta honekin batera pertsona horren askatasuna eta bere etorkizuna mugatuta geratzen dira.
Hezkuntza giza eskubide unibertsala izanik,nola da posible gaur egun oraindik ume askok hezkuntzarako eskubidea ez izatea? Kontuan izan behar dugu, funtzio sozializatzailea betetzen duela hezkuntzak eta etorkizunerako hezten gaituela, beraz ezinbestekoa izan beharko litzatekeela pertsona guztiontzat!