Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 27 de marzo de 2012

Euskaraz komunikatzeko gaitasuna



Euskaraz behar bezala komunikatzeko gaitasuna, edozein testuingurutan beste subjektu batzuekin harremanetan jartzeko trebetasuna izatea da. Honako puntu hauek adierazten dute pertsona batek gaitasun jakin hori duen edo ez: lehenik eta behin, euskaraz egoki komunikatzeko gaitasuna daukan pertsonak, esan nahi duena besteei hitzekin adierazteko gai izan beharra dauka, hau da, hartzaileek igorleak esandakoa ulertu behar dute eta beraz, Euskara hizkuntza menperatu beharra dauka. Bigarrenik, zuzentasunez eta tonu eta abiadura egokia erabiliz mintzo behar da, eta gainera, aurkitzen den egoeraren arabera erregistro egoki bat hautatu beharra dauka. Bestalde, esaten ari dena, gorputz adierazpen egoki batekin lagundu beharko du, hartzaileak adierazi nahi diona keinuekin hobeto ulertzeko asmotan. Amaitzeko, garrantzitsua da, elkarrizketako beste partaideak edota partaideek diotena entzuten jakitea.



Euskaraz komunikatzeko gaitasun hori ebaluatzeko orduan, irizpide hauekin balia gaitezke: lehenik eta behin, bai idatziz eta baita ahozko kanalean igorleak esan edota adierazi nahi duen informazioa hartzaileetara ulerkor helarazten den behatu beharra dago. Gainera, euskaraz komunikatzeko duen trebezia ebaluatzeko, gai jakin bati buruz denbora zehatz batean zehar hitz egiteko eskatu geniezaioke, era honetan, hitz egiterakoan daukan zuzentasuna, antolatzaileak, lexikoa, gramatika… behatuko genuke. Bestalde, beste euskaldun batekin elkarrizketa bat burutzera eraman genezake, elkarrekin komunikatzeko gai diren ikusteko.

Gurasoak eskola porrotaren sustartzaile

Denborak aurrera  egin ahala gizarteak eta honekin batera hezkuntza egiteko erak eta baita bizimoduak berak ere aldaketa nabariak jasan izan ditu. Honako argazki hau horren adierazle argia da, irudian ikusi genezakeen moduan, aitzinean hezkuntza diziplinan, errespetuan eta arlo kognitiboan oinarritzen zen, eta ikasketen ardura guztia ikaslearen gain zegoen. Horrela izanda, jasotako emaitzen jabe eta arduradun bakarra ikaslea indibidualki zelarik eta ez ziren kanpo eragileak, egoera psikologikoak, interesak… kontuan hartzen. Egun berriz, hezkuntza terminoa ulertzeko eta hezkuntza bera gauzatzeko modua guztiz aldatu da. Egungo ikasleak nagusi bihurtu arte gurasoengatik guztiz babesturik eta “kotoi artean” daude, beraien eskola porroten eragile bakarrak irakasleak direla pentsatuz. Hori dela eta, gurasoak itsuturik ageri dira beraien haurrak porrotik jasan ezin dutela defendatuz. Egoera edo gurasoen pentsaera honek ikasleek irakasleekiko errespetua guztiz galtzea eragin du, eta irakasleei mehatxu, agresio eta mesprezu kasuak egin ditu. Esandako guztia kontuan hartuta, oso garrantzitsua da haurrak txikitatik errespetu giro baten heztea eta ikasle-irakasle arteko botere harremana ondo bereizten jakitea, ikasleen garrantzia gutxietsi gabe. Era honetan, etorkizun batera eskola organoa osatzen duten pertsonen posizio hierarkikoa hobeto ulertuko dute.