Emilio Calatayud Pérez-ek (Granada-ko adingabeen epaileak) bideo
honetan, ondo azaltzen du autoritarismoaren falta nabarmena, bai familian,
baita eskolan ere. Honek zerikusia du adingabekoei eman zaizkien gehiegizko
eskubideekin, “Si me tocas te denuncio” adibidearekin argi ikus dezakegu.
Hezkuntzak eboluzio nabarmen bat jasan du, non muturreko egoera
batetik beste batera pasatu garen: lehen maisuek eta gurasoek bazuten
autoritate osoa eta eskolara joatea ez zen eztabaidarako gai bat; orain, ordea,
autoritate hutsune handi bat dago eskola eta etxe askotan, eta honek oso
ondorio txarrak ekarri ditzake.
Etxe batean adibidez, autoritate maila bat egotea ezinbestekoa da,
bestela errespetua galtzen da eta egin beharrekoak ez dira egingo. Berdina
gertatzen da hezkuntzan, ikasleak autoritate maila bat izaten ez badu, ikasleek
ez diote kasurik egingo, ez diote klasea ematen utziko, ez dituzte egin
beharrekoak egingo ...
Horregatik, hezkuntzan askatasunaren alde egitea oso egokia iruditzen
zaigu, baina beharrezkoa ikusten dugu ikastera araziko duen irakaslearen
figurak indarra izatea, batik bat Lehen Hezkuntzatik aurrera. Haurrak ikasteko
duen berezko gaitasuna era askean garatu behar du eta bere ikaskuntza
prozesuaren jabe eta protagonista bakarra izango da. Irakasleak ikaslea lagundu
beharko du prozesu honetan, hau da, irakaslea euskarri bat besterik ez da
izango haurrarentzat bere ikaskuntza prozesuan. Hala ere, autoritarismo maila
horrekin haurraren garapena bideratu
ahal izango du, bide zuzenean ez dabilela ikusten badu.
Horrenbestez, gure iritziz askatasuna eta autoritarismoa klase barruan
landu beharko lirateke aldi berean. Askatasuna, askatasunean oinarritutako
hezkuntza bermatzeko eta autoritarismoa, behar den bakoitzean klasea
“kontrolatzeko” eta oker dabiltzan haurrak bideratzeko.