Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 28 de febrero de 2012

Zudur gorri baten atzean gordeta dagoena

Bideo honetan ikus daitekeen moduan Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunek dispertsioaren aurkako hitzaldi bat ematen dute, beti ere umeek ulertzeko moduan eta pailazoen ezaugarritzat dugun umorearekin. Aipatu beharra dago, bideoaren amaiera aldean, mozorroak kendu eta beraien benetako itsurarekin agertzen direla, beraien ideiak entzule nagusiago batzuei zuzenduz eta hitzaldi serioago bat eginez. Hau da, bideoa ikusi ondoren, igorleek igorritakoak unkitu egin gaitu baina interesgarria irudutu zaigu, "esandakoaren" eta "esateko moduaren" arteko erlazioa. Izan ere, dispertsioaren gaia, politika, familien sufrimendua, gure herriaren egoera... konbinatzen dituen gai potolo bat baita, baina kasu honetan Pirritx eta Porrotxek esanda, tristura horrek haurtzaroko garaira eramaten zaitu. Gainera, umeek pailazoek diotena uler dezaten oso aproposa iruditzen zaigu, esaten duten guztia keinu adierazgarriekin eta ahozkera argiarekin lagunduta adierazten dutelako.

Aisialdirako tresna

Web gune hau aukeratu izan dugu.

Urtxintxa kultur taldea, aisialdirako ekintzak antolatzen dituen elkarte bat da. Urte asko daramatza jaialdiak, ikastaroak, tailerrak, udalekuak, irteerak... antolatzen.  haurrentzako aisialdi duin, osasuntsu eta egoki bat sortzea ezinbestekoa iruditzen zaigunez, urtxintxa elkarteak egiten duen lana oso baliagarria dela uste dugu. Alde batetik haurrei elkarlanean aritzen eta beraien denbora librea jolas kolektiboetan arituz pasatzeko aukera ematen dielako eta bestetik, ume berriak ezagutzeko eta beraiekin elkarbizitzan aritzeko aukera bermatzen duelako. Hau guztia esanda argi geratzen da, umeen denbora librea era egokian antolatuz gero oso aberasgarria eta hezitzailea izan daitekeela. Urtxintxa bezalako erakundeek lan hori errazten diete gurazoei, hau guztia aurrera eraman ahal izateko, material, monitore, ingurune... egokiak denen eskura jarriz.

martes, 21 de febrero de 2012

Hezkuntza on baten lasterketan, oztopo asko aurki ditzakegu bidean

Bideo hau aukeratu izan dugu, oso tristea iruditzen zaigulako egoera hauek egunerokotasunean ematea, eta egoera hauek murrizteko txikitatik biolentzia eta indarkeria gabeko hezkuntza bermatu beharra dago. Jakina denez, bullingaren kontzeptua bizi garen gizarte honetan oso garatua dago eta edozein eskolatan ikus daiteke buling kasuren bat. Hau sahieztu ahal izateko haurra bake eta adizkidetasunaren alde posizionatu beharra dago, hezkuntza horretarako tresnatzat erabiliz.

Argazki honetan ikusi daitekeen bezala, gaur egun oraindik hainbat estereotipo eta rol aurki ditzazkegu genero ezberdinen artean, eta ikertu denez hau oso barneratuta gelditzen zaie umeei, geroago haien bizitzan azalaratzen dutelarik. Hau dela eta, gure ustez hezkidetza bermatu behar da ikasgelan, berdintasuna sustatuz, gizartean aurrera pausoak emateko asmoz.

martes, 14 de febrero de 2012

Bideo honen bidez ipuin bat kontatzen da, non haurrek triangeluak, laukiak, borobilak… bilatu behar dituzte. Horretaz gain, zenbakiak ere lantzen dituzte haurreko formak zenbatzerakoan, eta animali ugari agertzen dira ipuinean zehar. Beraz, umeek aurreko elementuak ikasteko aukera polita eta entretenigarria da gure aburuz.

Gure herriko hainbat gazteek sortutako bideoa delako hau, gure ideologiarekin lotuta jendearen arreta bereganatzeko, hain zuzen ere. Gainera, denbora asko eraman izan zuen muntaia izan zen eta jendeari asko gustatu zitzaion.


Guretzat irudi hau oso esanguratsua da, adierazten duena gure ideologiarekin bat datorrelako erabat. Hau da, neskak gizonekin, gizonak gizonekin edota neskak neskekin egon daitezkeela arazorik gabe. Gure ustez bizitza nahiko gogorra da berez, eta ez litzateke zailagoa bihurtu behar zure sexuko pertsona bat maitatuz gero. Edozein gustuko izan, gure ustez denok eskubide berdinak izango beharko genituzke, ez baita ezer txarra. Horrenbestez, hau ere umeei txikitatik erakutsi beharreko balore bat izan beharko litzateke, nagusia egiten denean normaltasunez ikusi ditzan.

Argazki honetan bi haur jolasean ikusi daitezke. Jolasa umeen ezinbesteko jarduera delako aukeratu dugu, honen bitartez, gauza ezberdinak esperimentatzeko, sormena lantzeko, laguntasuna sustatzeko… egiteko askatasuna ematen baitie.

Guk aukeratutako web gune bat.

Gure ustez, mota honetako beste orrialde askoren artean hau ere oso garrantzitsua eta interesgarria da, gure inguruan uste dugun baino gehiagotan ematen den egoera bortitz baten aurka borrokatzen dutelako. Gainera, jendea haien borroka horretara erakartzeko hainbat ekintza eta ekitaldi sortzen dituzte, jendean eragin positiboa eta aktiboa lortuz. Bukatzeko, umeei inkulkatu behar zaien zerbait delakoan nago, gizartea onera aldatu nahi badugu behintzat.

Beste web gune interesgarri  bat:

Web orrialde hau oso baliabide ona da, bai gurasoentzako eta baita irakasleentzako ere. Helduek haurrei ipuin ezberdinak kontatzeko aukera ematen du: ipuin klasikoak, ipuin laburrak, entzunezkoak… Gainera, baloreen bitartez hezteko ipuinak aurkitu ditzakegu, eta azkenik, ingelesezko ipuinak entzuteko.


Personal Development Plan { Level - Easy }
Dokumentu hau hasiera batean interesgarria iruditu zaigu, guztiok azken finean helburu jakin batzuk ditugulako momentu oro, eta horietako bat betetzean, beste berri baten bila goazelako. Hala ere, gauzak hain matematikoki ezin direla egin uste dugu, bide asko baitaude gure amets eta ibilbideak burutzeko. Baina nahiko formula eraginkorra ere izan daitekeelakoan gaude, errekomendazio hauek askotan egokiak izan daitezkeelako.

View more presentations from Jaky Astik

Komunikazioa