Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

lunes, 23 de abril de 2012


Aurkitu dugun web gune honetan, lehen hezkuntzako maila ezberdinetan dauden umeentzako hainbat ariketa aurkitu ditugu eta oso interesgarria iruditu zaigu hainbat arrazoirengatik. Hasteko eta oso garrantzitsua iruditzen zaiguna, zera da: oso argi eta ondo sailkatuta daudela aktibitate hauek, hau da, adin eta motaren arabera desberdinduta daudela. Motaren arabera adibidez matematika, hizkuntza, ingurune…ikusi ditzazkegu, eta adinari dagokionez, zikloka. Gure ustez honek izugarri lagun diezaioke erabiltzen duen pertsonari, are gehiago hezkuntzaz asko ez dakien guraso bateri.

Gainera, umeentzat erakargarriak izan daitezkeen ariketa ugari erabil daitezke, haien kolore, musika edota aktibitatearengatik. Gure ustez, kontzeptuak berak bezain garrantzitsuak dira jolas eta ariketen estimuluak, ezinbestekoa baita umeen arreta bereganatzea, kontzeptuen barneraketa askoz efikazagoa izan dadin.

Horretaz gain, gizarte eta aro honetan geroz eta erabiliagoa den teknologia erabil ditzaten ahalbidetzen du, ordenagailua era askotan eta dibertigarrian frogatzeko aukera ematen baitu.

Dena den, kritikoak izatekotan, zera aipa dezakegu: askotan web gune hauek guraso askok erabiltzen dituztela inolako jakintzarik gabe, eta agian eskaintzen diren kontzeptu eta jolasak adin horietarako ez dira egokienak.

Hala ere eta esandako guztia kontuan hartuta, gure ustez web une hau oso erabilgarri eta interesgarria dela esan behar da. Horrela izanda, guk kontzeptu eta jolasei buruz pixkat informatuz gero, ikasteko oso modu polit eta dibertigarria dela uste dugu.
Hemen uzten dizkizuegu gure muralaren argazkiak: