Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

domingo, 11 de marzo de 2012

Giza eskubideak!!

Bideo honetan, gaur egun milioika emakume, haur, gizon ... bizitza duina izateko eskubiderik ez dutela ikus dezakegu. Argi daukagu, eskubideak ez direla berdinak guztiontzat, baina toki batzuetan oinarrizko eskubideak hain garatuak edo behintzat egonkortuak egotea eta, aldiz, beste batzuetan inolako eskubiderik ez izatea harritu egiten gaitu.

Geure bizitzan, oinarrizko eskubideak betidanik eskura izan ditugu(hezkuntzarako eskubidea, etxebizitza duina izateko eskubidea … ),baina beste leku batzuetan gabezi maila altu batean bizi dira. Hezkuntza esaterako, betidanik eskura izan dugun zerbait izan da, baina herri txiro askotan adibidez, ume bat lehen hezkuntzako eskola publikora eramateak hileko soldata baino gehiago balio du. Hori dela eta,ume horri hezkuntzarako eskubidea ukatzen zaio eta honekin batera pertsona horren askatasuna eta bere etorkizuna mugatuta geratzen dira.
Hezkuntza giza eskubide unibertsala izanik,nola da posible gaur egun oraindik ume askok hezkuntzarako eskubidea ez izatea? Kontuan izan behar dugu, funtzio sozializatzailea betetzen duela hezkuntzak eta etorkizunerako hezten gaituela, beraz ezinbestekoa izan beharko litzatekeela pertsona guztiontzat!