Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria
miércoles, 25 de abril de 2012
lunes, 23 de abril de 2012
Aurkitu dugun web gune honetan, lehen
hezkuntzako maila ezberdinetan dauden umeentzako hainbat ariketa aurkitu ditugu
eta oso interesgarria iruditu zaigu hainbat arrazoirengatik. Hasteko eta oso
garrantzitsua iruditzen zaiguna, zera da: oso argi eta ondo sailkatuta daudela
aktibitate hauek, hau da, adin eta motaren arabera desberdinduta daudela. Motaren
arabera adibidez matematika, hizkuntza, ingurune…ikusi ditzazkegu, eta adinari
dagokionez, zikloka. Gure ustez honek izugarri lagun diezaioke erabiltzen duen
pertsonari, are gehiago hezkuntzaz asko ez dakien guraso bateri.
Gainera, umeentzat erakargarriak izan
daitezkeen ariketa ugari erabil daitezke, haien kolore, musika edota
aktibitatearengatik. Gure ustez, kontzeptuak berak bezain garrantzitsuak dira
jolas eta ariketen estimuluak, ezinbestekoa baita umeen arreta bereganatzea,
kontzeptuen barneraketa askoz efikazagoa izan dadin.
Horretaz gain, gizarte eta aro honetan geroz
eta erabiliagoa den teknologia erabil ditzaten ahalbidetzen du, ordenagailua
era askotan eta dibertigarrian frogatzeko aukera ematen baitu.
Dena den, kritikoak izatekotan, zera aipa
dezakegu: askotan web gune hauek guraso askok erabiltzen dituztela inolako
jakintzarik gabe, eta agian eskaintzen diren kontzeptu eta jolasak adin
horietarako ez dira egokienak.
Hala ere eta esandako guztia kontuan hartuta, gure
ustez web une hau oso erabilgarri eta interesgarria dela esan behar da. Horrela
izanda, guk kontzeptu eta jolasei buruz pixkat informatuz gero, ikasteko oso
modu polit eta dibertigarria dela uste dugu.
domingo, 22 de abril de 2012
askatasuna eta autoritarismoa!!
Emilio Calatayud Pérez-ek (Granada-ko adingabeen epaileak) bideo
honetan, ondo azaltzen du autoritarismoaren falta nabarmena, bai familian,
baita eskolan ere. Honek zerikusia du adingabekoei eman zaizkien gehiegizko
eskubideekin, “Si me tocas te denuncio” adibidearekin argi ikus dezakegu.
Hezkuntzak eboluzio nabarmen bat jasan du, non muturreko egoera
batetik beste batera pasatu garen: lehen maisuek eta gurasoek bazuten
autoritate osoa eta eskolara joatea ez zen eztabaidarako gai bat; orain, ordea,
autoritate hutsune handi bat dago eskola eta etxe askotan, eta honek oso
ondorio txarrak ekarri ditzake.
Etxe batean adibidez, autoritate maila bat egotea ezinbestekoa da,
bestela errespetua galtzen da eta egin beharrekoak ez dira egingo. Berdina
gertatzen da hezkuntzan, ikasleak autoritate maila bat izaten ez badu, ikasleek
ez diote kasurik egingo, ez diote klasea ematen utziko, ez dituzte egin
beharrekoak egingo ...
Horregatik, hezkuntzan askatasunaren alde egitea oso egokia iruditzen
zaigu, baina beharrezkoa ikusten dugu ikastera araziko duen irakaslearen
figurak indarra izatea, batik bat Lehen Hezkuntzatik aurrera. Haurrak ikasteko
duen berezko gaitasuna era askean garatu behar du eta bere ikaskuntza
prozesuaren jabe eta protagonista bakarra izango da. Irakasleak ikaslea lagundu
beharko du prozesu honetan, hau da, irakaslea euskarri bat besterik ez da
izango haurrarentzat bere ikaskuntza prozesuan. Hala ere, autoritarismo maila
horrekin haurraren garapena bideratu
ahal izango du, bide zuzenean ez dabilela ikusten badu.
Horrenbestez, gure iritziz askatasuna eta autoritarismoa klase barruan
landu beharko lirateke aldi berean. Askatasuna, askatasunean oinarritutako
hezkuntza bermatzeko eta autoritarismoa, behar den bakoitzean klasea
“kontrolatzeko” eta oker dabiltzan haurrak bideratzeko.
sábado, 7 de abril de 2012
ABESTIEN GARARNTZIA
Orrialde edo blog honetan ikusi daitekeen bezala, egilearen ustez abestiak oso aproposak bihur daitezke umeei zerbait irakatsi nahi izanez gero. Horretarako hainbat adibide agertzen zaizkigu: zenbakiak irakasteko abestia, koloreak irakasteko abestia edota letrak irakastekoa. Gainera, beste hizkuntza batzuk ikasteko ere baliagarriak izan daitezkeela dio (ingelesa…).
Hau guztia kontuan hartuta, zera esan dezakegu: era bat ados gaudela idazle honekin, abestiak gehienetan gauza berriak ikasteko eta memorizatzeko oso onak izan daitezkeela, alegia. Hainbat arrazoi eman ditzakegu jarrera hau justifikatzeko baino baliagarriena eta argiena zera delakoan gaude: gure esperientzia propioa. Ondo gogoratu dezakegun bezala, askotan gure txikietako irakasleek askotan erabili izan dituzte abestiak guri gauza berriak erakusteko, eta kasualitatez orain hoberen gogoratzen ditugunak izan daitezkeela konturatu izan gara. Horrenbestez, web gune hau irakasle zein gurasoentzat oso egokia izan daitekeelakoan gaude, Alde batetik, jendea abestien inportantziaz konturatu dadin eta bestetik, horretarako hainbat adibide proposatzeko.
Hala ere eta denak alde txar bat izan behar duela kontuan harturik, hainbat arazo txiki ere aurkitu dizkiogula esan behar da. Hasteko, irakurtzen duenari abestien inportantziaz konbentzitzeko esfortzu gehiago egingo genuke guk, gure ustez esan bezala oso eraginkorra baita metodo hau. Gainera, adibideak euskaraz jartzea ondo legokeelakoan gaude, askotan bere erabilera bultzatzen saiatzen garelako eta horretarako baliabideak proposatu beharko liratekeelako. Bukatzeko, ezin da ahaztu askotan umeei edozein erritmo, letra edota tonu dituen abestiak ipintzen dizkiegula eta hori egokia ez dela ikasi izan dugu musika arloan. Orrialdean proposatutako zenbait adibide adibidez, erritmoz oso azkarrak edota tonu oso zailak dituela konturatu gara.
Dena den eta aipatutako guztiaren balorazio bat eginez gero, blogaren egileak proposamen oso polita egiten dualarekin geratzen gara, sentsazio positiboa eta ekintzailea geratu baitzaigu. Hau da, gure ustez abestien metodologia ez dago behar beste ezarrita, eta horrelako gauzak (hobetzeko gauzak izan harren) metodologia ezberdinak erabiltzen hasteko baliagarriak izan daitezkeela uste dugu.
martes, 3 de abril de 2012
Web orrialde honetan, http://www.elkarargitaletxea.com/ikasmateriala/default.cfm?hizkuntza=1&atala=proiektuak&hezkuntza_etapa_id=1&hezkuntza_etapa_izen=Haur+Hezkuntza&proiektua_id=34&proiektua_izen=URTXINTXA+proiektua&laburdura=HH, Haur Hezkuntza ziklorako baliagarriak diren hainbat ikas material aurki ditzakegu. Sarritan konturatu izan gara, gaur egun, nahiz eta gero eta ikas material gehiago eta osatuagoak dauden, Haur Hezkuntzan klase emateko era nahiko estandarizatua dagoela.
Gure aburuz eta estandarizazio honekin amaitzeko nahiarekin, uste dugu Cdak, bideoak, joko kooperatibo eta didaktikoak, programa informatikoak… Haur Hezkuntzako klaseetara eramateko ordua dela. Izan ere, haurrek txikitatik ikas materialen aniztasunarekin ikastera ohitzen badira, iturri ugariagoetatik jasotako informazioa izango dute eskura eta gainera motibazioa eta interesa bermatuko zaie. Bestalde, material hauek ikasketa indibidualak zein taldekoak burutzeko aukera ematen du irakaslearen ebaluazio erraztuz eta umeak lan egin ahala ikasketa prozesua baloratu ahal izateko.
Gu, Haur Hezkuntzako graduko ikasketak burutzen ari garenez eta etorkizun batean adin honetako umeekin lan egingo dugunez, web orrialde hau oso baliagarria egingo zaigu. Bertan, adin jakin bakoitzarentzat egokituak dauden material didaktikoak aurki baititzakegu eta material jakin bakoitzak zein arlo edo gai lantzeko aukera ematen duen adierazita dagoelako. Honen bidez lortu nahi duguna, klase dinamikoago eta parte-hartzaileagoak burutzea da, oso garrantzitsua iruditzen baitzaigu haurra hezkuntzaren protagonista izatea eta klasea eramangarri eta dibertigarriak bermatzea. Amaitzeko eta aurrez esandako guztiaren laburpen bat eginez, esan beharra daukagu, Haur Hezkuntzako ikas materialetan ere aurrerapen izugarria egin dela eta aurrerapen horrek ondoriotzat ekarri duen aniztasunari zukua atera beharra dagoela hezkuntza aktibo eta eramangarriago bat bultzatuz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
