Aurkitu dugun web gune honetan, lehen
hezkuntzako maila ezberdinetan dauden umeentzako hainbat ariketa aurkitu ditugu
eta oso interesgarria iruditu zaigu hainbat arrazoirengatik. Hasteko eta oso
garrantzitsua iruditzen zaiguna, zera da: oso argi eta ondo sailkatuta daudela
aktibitate hauek, hau da, adin eta motaren arabera desberdinduta daudela. Motaren
arabera adibidez matematika, hizkuntza, ingurune…ikusi ditzazkegu, eta adinari
dagokionez, zikloka. Gure ustez honek izugarri lagun diezaioke erabiltzen duen
pertsonari, are gehiago hezkuntzaz asko ez dakien guraso bateri.
Gainera, umeentzat erakargarriak izan
daitezkeen ariketa ugari erabil daitezke, haien kolore, musika edota
aktibitatearengatik. Gure ustez, kontzeptuak berak bezain garrantzitsuak dira
jolas eta ariketen estimuluak, ezinbestekoa baita umeen arreta bereganatzea,
kontzeptuen barneraketa askoz efikazagoa izan dadin.
Horretaz gain, gizarte eta aro honetan geroz
eta erabiliagoa den teknologia erabil ditzaten ahalbidetzen du, ordenagailua
era askotan eta dibertigarrian frogatzeko aukera ematen baitu.
Dena den, kritikoak izatekotan, zera aipa
dezakegu: askotan web gune hauek guraso askok erabiltzen dituztela inolako
jakintzarik gabe, eta agian eskaintzen diren kontzeptu eta jolasak adin
horietarako ez dira egokienak.
Hala ere eta esandako guztia kontuan hartuta, gure
ustez web une hau oso erabilgarri eta interesgarria dela esan behar da. Horrela
izanda, guk kontzeptu eta jolasei buruz pixkat informatuz gero, ikasteko oso
modu polit eta dibertigarria dela uste dugu.
* Izenburua ipini
ResponderEliminarNiretzat gordeko dut web orri hori, LHko irakaslegaiei ere klasea ematen diet-eta; zuentzat ez dut uste erabilgarriegia izango denik LHrako pentsatuta baitago. Badago horren antzerako beste bat, Blanca izeneko batek egiten duena: euskarazko eta erdarazko bertsioak ditu eta klaseko norbaitek ere aurkitu du; agian erabilgarriago zuentzat. (ez dizue balio hurrengo sarrera baterako)