Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 3 de abril de 2012



                Web orrialde honetan, http://www.elkarargitaletxea.com/ikasmateriala/default.cfm?hizkuntza=1&atala=proiektuak&hezkuntza_etapa_id=1&hezkuntza_etapa_izen=Haur+Hezkuntza&proiektua_id=34&proiektua_izen=URTXINTXA+proiektua&laburdura=HH, Haur Hezkuntza ziklorako baliagarriak diren hainbat ikas material aurki ditzakegu.  Sarritan konturatu izan gara, gaur egun, nahiz eta gero eta ikas material gehiago eta osatuagoak dauden, Haur Hezkuntzan klase emateko era nahiko estandarizatua dagoela.
                Gure aburuz eta estandarizazio honekin amaitzeko nahiarekin, uste dugu Cdak, bideoak, joko kooperatibo eta didaktikoak, programa informatikoak… Haur Hezkuntzako klaseetara eramateko ordua dela. Izan ere, haurrek txikitatik ikas materialen aniztasunarekin ikastera ohitzen badira, iturri ugariagoetatik jasotako informazioa izango dute eskura eta gainera motibazioa eta interesa bermatuko zaie. Bestalde, material hauek ikasketa indibidualak zein taldekoak burutzeko aukera ematen du irakaslearen ebaluazio erraztuz eta umeak lan egin ahala ikasketa prozesua baloratu ahal izateko.
                Gu, Haur Hezkuntzako graduko ikasketak burutzen ari garenez eta etorkizun batean adin honetako umeekin lan egingo dugunez, web orrialde hau oso baliagarria egingo zaigu. Bertan, adin jakin bakoitzarentzat egokituak dauden material didaktikoak aurki  baititzakegu eta material jakin bakoitzak zein arlo edo gai lantzeko aukera ematen duen adierazita dagoelako. Honen bidez lortu nahi duguna, klase dinamikoago eta parte-hartzaileagoak burutzea da, oso garrantzitsua iruditzen baitzaigu haurra hezkuntzaren protagonista izatea eta klasea eramangarri eta dibertigarriak bermatzea. Amaitzeko eta aurrez esandako guztiaren laburpen bat eginez, esan beharra daukagu, Haur Hezkuntzako ikas materialetan ere aurrerapen izugarria egin dela eta aurrerapen horrek ondoriotzat ekarri duen aniztasunari zukua atera beharra dagoela hezkuntza aktibo eta eramangarriago bat bultzatuz.