Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 28 de febrero de 2012

Zudur gorri baten atzean gordeta dagoena

Bideo honetan ikus daitekeen moduan Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunek dispertsioaren aurkako hitzaldi bat ematen dute, beti ere umeek ulertzeko moduan eta pailazoen ezaugarritzat dugun umorearekin. Aipatu beharra dago, bideoaren amaiera aldean, mozorroak kendu eta beraien benetako itsurarekin agertzen direla, beraien ideiak entzule nagusiago batzuei zuzenduz eta hitzaldi serioago bat eginez. Hau da, bideoa ikusi ondoren, igorleek igorritakoak unkitu egin gaitu baina interesgarria irudutu zaigu, "esandakoaren" eta "esateko moduaren" arteko erlazioa. Izan ere, dispertsioaren gaia, politika, familien sufrimendua, gure herriaren egoera... konbinatzen dituen gai potolo bat baita, baina kasu honetan Pirritx eta Porrotxek esanda, tristura horrek haurtzaroko garaira eramaten zaitu. Gainera, umeek pailazoek diotena uler dezaten oso aproposa iruditzen zaigu, esaten duten guztia keinu adierazgarriekin eta ahozkera argiarekin lagunduta adierazten dutelako.

1 comentario:

  1. Aurreko batean esan nuen antzera, orain argiago; politikan galdu egiten zarete. Ondo dago (eta desiragarria da) irakasleak bere hautu politikoa argi izatea eta ez ahaztea. Ez da desiragarria, baina, bere alderdi emotiboetan galtzea formazioa eta ekintza zuzendu behar dituen orduan.
    Pirritxek eta Porrotxek bideo hori egin dezakete egindako beste guzti-guztia dutelako atzean; zuek ere zuen lana egin behar duzue, formazioan eta maistra lanean.

    ResponderEliminar