Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 27 de marzo de 2012

Euskaraz komunikatzeko gaitasuna



Euskaraz behar bezala komunikatzeko gaitasuna, edozein testuingurutan beste subjektu batzuekin harremanetan jartzeko trebetasuna izatea da. Honako puntu hauek adierazten dute pertsona batek gaitasun jakin hori duen edo ez: lehenik eta behin, euskaraz egoki komunikatzeko gaitasuna daukan pertsonak, esan nahi duena besteei hitzekin adierazteko gai izan beharra dauka, hau da, hartzaileek igorleak esandakoa ulertu behar dute eta beraz, Euskara hizkuntza menperatu beharra dauka. Bigarrenik, zuzentasunez eta tonu eta abiadura egokia erabiliz mintzo behar da, eta gainera, aurkitzen den egoeraren arabera erregistro egoki bat hautatu beharra dauka. Bestalde, esaten ari dena, gorputz adierazpen egoki batekin lagundu beharko du, hartzaileak adierazi nahi diona keinuekin hobeto ulertzeko asmotan. Amaitzeko, garrantzitsua da, elkarrizketako beste partaideak edota partaideek diotena entzuten jakitea.



Euskaraz komunikatzeko gaitasun hori ebaluatzeko orduan, irizpide hauekin balia gaitezke: lehenik eta behin, bai idatziz eta baita ahozko kanalean igorleak esan edota adierazi nahi duen informazioa hartzaileetara ulerkor helarazten den behatu beharra dago. Gainera, euskaraz komunikatzeko duen trebezia ebaluatzeko, gai jakin bati buruz denbora zehatz batean zehar hitz egiteko eskatu geniezaioke, era honetan, hitz egiterakoan daukan zuzentasuna, antolatzaileak, lexikoa, gramatika… behatuko genuke. Bestalde, beste euskaldun batekin elkarrizketa bat burutzera eraman genezake, elkarrekin komunikatzeko gai diren ikusteko.

1 comentario:

  1. Honen gainean lehengona komentatu genuen; orduan, ez dut errepikatu behar.
    Abisatu aldaketak egiten dituzuenean

    ResponderEliminar