Guk argi daukagu irakasleak garenean oinarrizko hainbat balore bultzatuko ditugula. Alde batetik, haurren interesak eta emozioak kontuan hartzea oso garrantzitsua iruditzan zaigu, honi esker motibazioa piztu eta autoestimua igo daitekeelako, ondorioz ikasle aktibo eta parte-hartzaileak lortuz. Honekin lotuta, norberaren beldurrak gainditzen eta bakoitzaren iritzia garatzen irakastea ezinbestekoa iruditzen zaigu etorkizunean eta bizitzan aurkituko dituzten oztopoak arrakastaz gainditu ahal izateko. Bestalde, norbanakoaren adierazpen gaitasuna eta sormena moemntu oro lantzea haurren garapenerako egokia dela deritzogu. Horretaz gain eta agian garrantzitsuena, gizartean ematen diren injustiziak (arrazakeria, genero indarkeria, sexismoa, homofobia...) ekiditu ahal izateko, berdintasunean, errespetuan, hezkidetzan oinarritutako elkarlan hezkuntza bat eraikitzen saiatuko gara. Bukatzeko, Euskal Herrian gaudela kontuan hartuz euskara bultzatu eta honen erabilera bermatzea garrantzitsua da etorkizunean desagerraraz ez dadin.
Prozesu guzti honetan irakasle eta familiaren arteko harremana aktiboa izatea berezko garrantzia dauka haurraren garapen egokia bermatu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario