Argazki honetan argi ikus genezakeenez,
haurrak geroz eta telebista gehiago ikusteko joera hartzen ari dira, Espainian
eginiko ikerketa batzuen esanetan, Espainiar estatuko umeek 3bat ordu pasatzen
dituzte egunean telebista ikusten. Argi dago, joera desegoki honek, ondorio
latz ugari eragiten dituela haurrengan eta teknologiaren aurrerapauso
ikaragarriak direla eta umeak beste gauza batzuetan jardun dezaten bermatzen ez
badugu arazo larri bilakatu daiteke joera hau.
Alde batetik, telebista gehiegi
ikusteak haurra isolatu egiten du, telebista ikusten dagoen bitartean, ez
baitauka beste inorekin jolasteko, erlazionatzeko, hitz egiteko… aukerarik. Bestalde
gailu honek umea errealitatetik aldendu eta irudimenezko mundu baten
barneratzen du, era honetan, umeak ikusten ari den pertsonaien portaerak,
ohiturak, hitz egiteko erak… eredutzat hartzen ditu ondoren imitatuz. Gainera esan
beharra dago, hainbat ikerketek frogatu dutenez, telebista aurrean denbora gehiegi
igarotzeak umeen irudimena murrizten duela.
Horrez gain, hezkuntzaren eremuan
ere larriki eragiten du arazo honek. Lehen esan bezala ume guztiek pantailaren
beste aldean ikusitako ohiturak bereganatzen dituzte eta honek eskolan eragin
zuzena du. Idolo jakin horrek dioenari garrantzi berezia ematen diote, gurasoek
edota irakasleek diotena bigarren plano batean utziz. Gainera, marrazki bizidunen
mundu irrealean gertatzen diren gertaerak normalak direla pentsatzen dute
sarritan.
Ondorioz eta aurrez esandakoa
laburbilduz, esan genezake, telebista gehiegi ikusteak umeak ugari kaltetzen
dituela, horregatik gure ustez haurrak jarduera osasuntsu agoetan
(jolas kooperatiboak, marrazketa, jolas libreak, autoestimua bermatzen duten
jarduerak…) jardutea bermatu beharko genuke, honela beste haur batzuekin
erlazionatuz, irudimena sustartuz…

Atzo aurreko sarreran esan nuen moduan: hurrengo sarreretan ahalegindu ahalik eta gehien lotzen ikasgaian egin beharrekoekin, denbora ez duzue fabore-eta.
ResponderEliminarBerau "hurrengotzat" hartuko nuke.
Bestela, Espainian egindako ikerketa horren berri dakarzue, gure inguruan oso interesgarria delako gu barne hartzen gaituen espainiar izate horrekin lotura zuzena duelako? Cadiz, Ceuta Madril eta Burgeseko gainontzeko espainiarren berdintsuak eta Hendaia, Donibane Garazi eta Esterenzubiko frantsesengandik erabat desberdinak garelako, ezta?