Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

lunes, 14 de mayo de 2012

Sara galdezka ari da?


Aurkitutako web gune honetan, liburu baten aurkezpena ematen da Sara galdezka ar da? hain zuzen. Web horrialdeak adierazten duen moduan,  komenigarria izango litzateke 7-9 urteko umeak irakurtzea liburu hau.

Txikiak garenean gure burutik bizitzari buruzko  milaka galdera pasatzen zaizkigu  eta gure inguruan gertatzen diren gauza guztien zergaitia jakin  nahi ditugu , nondik gatozen, zergaitik euria egiten duen, zergaitik hodeiak mugitzen diren...galderen etapa hau 6 urteko umetxoetan ematen da gutxi gorabehera. Aipatutako etapa honetan, umeak gauza berri eta asko ikasteko aldian daude. Era berean, jada gauza askotaz oso kontzienteak dira eta gertatzen diren hainbat gauza ulertzen ez dituztenez gero, hauei buruzko interesa pizten zaie.

Galdera hauen erantzunak aurkitzeko teknika, baliabide edo tresna desberdinak daude, baina berez  liburu baten bitartez egitea interesgarria iruditu zaigu hainbat arrazoiengandik. Alde batetik, informazio hau jasotzen duten bitartean hainbat gaitasun garatzen dituzte, irakurmena,  informazio edo kontzeptu berrien ezagutza, zeozertan atentzioa eta interesa izatea, batik bat. Bestetik, umeek galdera hauek bere inguruko toki guztietan gauzatzen dituzte,  eskolan, gurasoekin, lagunekin... eta honek berezko garrantzia dauka harremanak bermatu edo komunikatzeko arazoak ez izaterako orduan.  Honekin batera, umeak bere inguruko pertsona horiengandik konfiantza eskuratzea lor daiteke bere galderei erantzunak ematen badizkiote. Momentu oro, umea gustora sentituko da eta besteren batean ere pertsona horrega laguntza bilatuko du.
Egia da ere, gaur egun teknologia berriekin eta umeak hauek erabiltzeko dituzten gaitasunekin  informazio asko eskura ditzaketeela baliabide tradizionalak alde batera utziz.

Hau guztia esanda,  interesgarria iruditu zaizkigu liburu honekin ikasi daitezkeen gauzak eta modu honetan egitea ere garrantzitsua da. Adin hauetako umeen artean irakurtzeko abilezia eskasa izateak ondorio larriak ditu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario