Hemen gainean aurki ditzakegun bideo horretan zera ikusi daiteke: oso
ospetsua den “El club de los poetas muertos” pelikula amerikarraren trailerra.
Pelikula horretan kontatzen dena zera da: Amerikako akademia oso prestigioso
batean hainbat mutilek nola ikasten eta bizitza eramaten duten, bertan bizitzen
baitira ikasturte osoan zehar. Horrela izanda, hezkuntza oso diziplinatua,
zorrotza eta gogorra antzeman dezakegu pelikula hau ikustean, irakasleen
autoritate osoarekin, alegia. Hau da, hezkuntza guztiz tradizionala ematen da Welton ikastetxe tradizional
honetan, eta bakarrik gizonentzat noski. Orduan, aurreko urteko irakasle baten
baja dela eta, John Keating izeneko
literatura maisu bat kontratatzen dute ikasturte berrirako, baino bere
metodologia eta irakasteko era ezagutu gabe. Honek literatura nerabe hauek
inoiz ezagutu ez duten era batean irakasten die, klase askoz dinamiko,
eramangarri eta dibertigarriagoak eskainiz. Hau dela eta, ikasleen interesa
izugarri handiagoa bilakatzen da eta ondorioz, askoz azkarrago eta modu
praktiko batean barneratzen dute literatura eta zehazkiago poesia. Horretaz
gain, askotan irakasten dien bitartean kirola egiten jartzen die,
psikomotrizitatea et aburua erlazioan jarriz. Baino Keating-ek ez dizkie soilik
klase hutsak inpartitzen, bizitzaren beste alderdi batzuk agerrarazten
baitizkie: emakumeak, gurasoek inposatzen ez dizkieten beste alternatibak…
Ondorioz, gauza desberdinak egiten hasten dira, emakumeekin geratzen, bere
kabuz gauzak burutzen, poesia irakurtzen, gauetan irteerak egiten…
Dena oso polita eta aberasgarria dirudien
arren, guzti honek bere ondorio latzak ere ekarriko ditu eskola amerikarrera.
Laster guraso eta irakasle asko konturatu egingo dira irakasle Keating-en klase
emateko eraz, eta askoei ez zaie batere gustatuko, ez baitu Weltonen
filosofiarekin bat egiten: “Tradición, honor, disciplina y grandeza”. Hori dela
eta, askotan atentzioa deituko diote eta bere klase emateko era aldatzeko
hainbat alditan eskatuko zaio. Esan bezala, guraso asko ere kontra egongo dira
eta honek arazo larriak ekarriko ditu eskola eta ikasle askorentzat.
Pelikularen adibiderik garbiena zera da: ikasle batek irakasle berriaren
influentzia dela eta, betidanik gustuko izan duen antzezle lanean hasiko da
eskolatik kanpo eta gurasoek ezinezkoa egingo dute hura bertatik ateratzeko.
Orduan, hainbat liskar eta arazoren ostean ikasleak buruaz beste egingo du.
Honek, eskolatik Keating-en kanporaketa zuzena ekarriko du, hori bai, beti ere
ikasle guztiek irakaslea beraiekin nahi dutela esaten duten bitartean.
Hau guztia kontuan hartuta eta hezkuntza
eta didaktikaren ikuspuntutik zera esan dezakegu: haur hezkuntzako ikastetxea
ez den arren, metodologia eta eskolak duen eraginari buruz hainbat gauza atera
daitezkeela film honetatik. Alde batetik, gehiegizko edo gutxiegizko
diziplinari buruz hitz egin dezakegu, askotan bien arteko oreka bat aurkitzean
egon daitekeelako egokiena. Gure ustez argi eta garbi ikusi daiteke pelikulan
agertzen den ikastetxean gehiegizkoaren adibidea aurki ditzakegula hainbat
arrazoirengatik: ikasleen interes eza, ikasleen interesen kontu hartze eza,
zigor fisikoak… honek guztiak ikasleari onurarik ez diola egiten uste dugu,
baino diziplina urriko klase edo eskola batek ere bere gauza negatiboak
dituelakoan gaude. Esan bezala, bien arteko oreka bat aurkitzea litzateke
hoberena. Bestalde eta oso garrantzitsua deritzoguna, hezkidetza da. Aspektu
askotan antzeman daitezke Welton ikastetxean mutilek soilik ikasten dutela, eta
gure ustez ia guztiak negatiboak dira. Neskekin tratatzerako orduan adibidez,
haien aurrean ez dakitela nola egon ikusten da, denbora osoan sexuan pentsatzen
eta horri buruz hitz egiten jarduten dira… eta gure aburuz hau arazo larria
bilakatu daiteke, benetako gizartean emakumeak eta gizonak batera bizi baitira,
eta sozializatzeko elkar ekintza bat ezinbestekoa baita. Gainera, ezin da alde
batera utzi film honetan izugarri nabarmentzen den irakaslearen eragina,
kontzeptuak barneratu eta bizitza modu batez edo bestez ikusterako orduan.
Konturatuko garenez eta aurretik aipatu dugun bezala, irakasle berria
metodologia ezberdin batekin hasten den egunetik, ikasleen jarrera guztiz
aldatzen da literatura eta poesiarekiko. Hau da, lehen azpergarria eta
ezertarako balio ez zuela uste zutenak, orain interesgarria iruditzen zaie, eta
ondorioz, askoz lehenago eta efikazago ikasten dute. Horren haritik esan behar
da, eguneroko bizitzan ere eragin asko izan dezakeela maisu edo maistra batek,
balore, pentsatzeko era eta ideia ezberdinak transmititzen dituelako bere
klaseetan (curriculum eskutua), eta honek askotan gure jokatzeko eran zer
esanik izango du. Bukatzeko esan behar da, era positibo batean gauza batek
atentzioa deitu digula maisu honengan: klaseak ematerako orduan bereak ez diren
eta dakigunez ezinbestekoak diren beste ezagutza eremu batzuk erabiltzen
dituela, klaseak eramangarriago, efikazago eta multidiziplinatuagoak izan daitezen.
Behin baino gehiagotan, musika eremua lantzen du Kiting-ek txistu eginez edo
denoi batera erritmo bera eramateko eskatzean. Bestalde eta oso garrantzitsua
deritzoguna, psikomotrizitatea ere literatura edukiekin batera lantzen duela
da. Jakina denez eta antzinako Grezian esaten zenez, burua bezain garrantzitsua
da gorputza ongi mantentzea, eta elkarreragin zuzenean daudenez, ezinbestekoa
da biak lantzea. Horretarako maisu honek, futbolean aritzen diren bitartean
poesia errezitatzea eskatzen die irakasleei, edo bakoitza bere erara ibiltzea...
Azkenik, norberaren ezagutza pertsonalaren eremua ere ikutzen duela esan
genezake, haien barnean arakatzea eta daukatena kanpora ateratzea askotan
eskatzen baitie, poesia edo beste metodo batzuk erabiliz.
Hau guztia kontuan hartuta, film honek
irakaslearen eta hezkuntzari buruz hainbat gauza erakusten dizkigula goraipatu
behar da, hausnarketarantz bultzatzen gaituen bitartean, hain zuzen ere.
Gehiena ezin da irakurri, neskok!
ResponderEliminar