Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

miércoles, 2 de mayo de 2012

Arbel digitala








Argazki honetan ikusi dezakeguna zera da, gaur egun geroz eta gehiago erabiltzen den arbel digitala. Jakina denez, bizi garen XX. Mende honetan askotan eskoletan ezarritako baliabidea dugu hau, eskaintzen dituen erraztasun eta erosotasunarengatik. Horrela izanda, ezinbestekoa ikusten dugu tramankulu honen alde on eta txarren artean alderatze bat egitea, askotan gauzak datozen moduan onartzen baititugu benetan onuragarriak diren pentsatu gabe.

Alde batetik, arbel digitala gauza askotarako egokia eta onuragarria dela esan behar da, hortik baitator bere bat-bateko arrakasta. Honen adibide argia umeek interneten zuzenean sartu eta bertan manipulatu dezaketela da, besteek ikusten duten bitartean, hain zuzen ere. Horrekin lotuta ezin dugu ahaztu zera aipatzea: ordenagailu batean indibidualki egin daitekeen guztia egin daiteke baino talde lana eta kooperazioa sustatuz. Gainera, mende honetan hain garrantzitsua den teknologiarekin umeek harreman estu eta goiztiar bat  izan dezaten bermatzen du, honen manipulazio eta erabilera dibertigarri eta erabilgarri bat eraginez. Horretaz gain, behaketa ezberdinak erabiliz pedagogo eta psikologo ezberdinak konturatu izan dira umeek askotan gogo eta motibazio gehiagorekin kan egiten dutela tresna edo baliabide teknologiko batekin.

Hala ere eta eztabaida bat eragiteko asmoz, gauza txarrak aipatzea ere beharrezkoa ikusten dugu. Hau dela eta, guretzat garrantzitsua eta ezinbestekoa den galdera bota behar dugu: ez al diegu gaur egun txikiegiak direnetik teknologiarekin harremanetan jartzen? Honek askotan gora beherak sortu ditu gure gizartean, gehiago hezkuntza eta didaktika munduan , noski. Gure ustez askotan fisikoak diren baliabideak oso goiztik kentzen dizkiegu, manipulazio eta lan egiteko era ezberdinak deuseztatuz.

Hau guztia kontuan hartuta eta ondorio bat ateratzeko asmoz, zera esan behar da: erabilera egokia eta ez oso goiztiarra eginez gero, arbel digitala oso baliabide onuragarria izan daitekeela, baina esan bezala, umeen adina ere kontuan izatea ezinbestekoa da, oso goiztik teknologia haien bizitzetan ezarriz gero, beste soporte batzuk ez ezagutzea ekar ditzakeelako.

1 comentario:

  1. Egia esan, esaten duzuen gehienarekin ados nago; hala ere, ez dut uste nik HHn arbel digitalaren erabilpenean gehiegi murgiltzen direnik; LHkoago ikusten dut (herrian behintzat).

    Amaitzeko; hurrengo sarreretan ahalegindu ahalik eta gehien lotzen ikasgaian egin beharrekoekin, denbora ez duzue fabore-eta

    ResponderEliminar