Argazki honetan ikusi dezakeguna zera da, gaur egun geroz eta gehiago
erabiltzen den arbel digitala. Jakina denez, bizi garen XX. Mende honetan
askotan eskoletan ezarritako baliabidea dugu hau, eskaintzen dituen erraztasun
eta erosotasunarengatik. Horrela izanda, ezinbestekoa ikusten dugu tramankulu
honen alde on eta txarren artean alderatze bat egitea, askotan gauzak datozen
moduan onartzen baititugu benetan onuragarriak diren pentsatu gabe.
Alde batetik, arbel digitala gauza askotarako egokia eta onuragarria dela
esan behar da, hortik baitator bere bat-bateko arrakasta. Honen adibide argia
umeek interneten zuzenean sartu eta bertan manipulatu dezaketela da, besteek
ikusten duten bitartean, hain zuzen ere. Horrekin lotuta ezin dugu ahaztu zera
aipatzea: ordenagailu batean indibidualki egin daitekeen guztia egin daiteke
baino talde lana eta kooperazioa sustatuz. Gainera, mende honetan hain garrantzitsua
den teknologiarekin umeek harreman estu eta goiztiar bat izan dezaten bermatzen du, honen manipulazio
eta erabilera dibertigarri eta erabilgarri bat eraginez. Horretaz gain,
behaketa ezberdinak erabiliz pedagogo eta psikologo ezberdinak konturatu izan dira
umeek askotan gogo eta motibazio gehiagorekin kan egiten dutela tresna edo
baliabide teknologiko batekin.
Hala ere eta eztabaida bat eragiteko asmoz, gauza txarrak aipatzea ere
beharrezkoa ikusten dugu. Hau dela eta, guretzat garrantzitsua eta ezinbestekoa
den galdera bota behar dugu: ez al diegu gaur egun txikiegiak direnetik
teknologiarekin harremanetan jartzen? Honek askotan gora beherak sortu ditu
gure gizartean, gehiago hezkuntza eta didaktika munduan , noski. Gure ustez
askotan fisikoak diren baliabideak oso goiztik kentzen dizkiegu, manipulazio eta
lan egiteko era ezberdinak deuseztatuz.
Hau guztia kontuan hartuta eta ondorio bat ateratzeko asmoz, zera esan
behar da: erabilera egokia eta ez oso goiztiarra eginez gero, arbel digitala
oso baliabide onuragarria izan daitekeela, baina esan bezala, umeen adina ere
kontuan izatea ezinbestekoa da, oso goiztik teknologia haien bizitzetan ezarriz
gero, beste soporte batzuk ez ezagutzea ekar ditzakeelako.

Egia esan, esaten duzuen gehienarekin ados nago; hala ere, ez dut uste nik HHn arbel digitalaren erabilpenean gehiegi murgiltzen direnik; LHkoago ikusten dut (herrian behintzat).
ResponderEliminarAmaitzeko; hurrengo sarreretan ahalegindu ahalik eta gehien lotzen ikasgaian egin beharrekoekin, denbora ez duzue fabore-eta