Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

domingo, 25 de marzo de 2012

Helduek ere ikasi behar dutelako!!!

                                            
Dokumentu hau oso interesgarria iruditu zaigu hainbat arrazoiengati. Alde batetik, ohituta gauden beste gauza bat delako, hau da, umeek ikas dezaten izan beharrean, gehienbat helduei zuzenduta dagoelako. Bertan, jolas eta kanta ezberdinak proposatzen zaizkie gurasoei, umeekin erabiltzeko alegia. Baina ez da zerrenda soil bat, hainbat aspektu lantzen baitira.

Lehendabizi eta oso garrantzitsua iruditzen zaiguna zera da: hasieratik helburuak ongi zehaztuak agertzen direla, eta hauen artean euskararen sendotzea azpimarratzen dela. Bestalde, joko multzo bakoitzaren bukaeran gurasoentzako auto-ebaluazio bat proposatzen da proiektuan, eta helduek burututako jardueren ostean gogoeta edo hausnarketa bat burutzea oso onuragarria ikusten dugu, lanaren hobekuntza baterako, alegia. Gainera, umeen adin aroak kontuan hartzen direla ikusi izan dugu, eta hau dakigunez ezinbestekoa izaten da txikien garapenean.  Hori kontuan izanda, jolas ezberdinak ezberdintzen direla ohartu gara (sinbolikoak, funtzionalak…), eta hori gustuko izan dugu, hezkidetza tailerretan landu izan dugulako, hain zuzen ere. Horretaz gain, helduei gaur egungo material, jolas edo kantak ezagutarazteko oso baliagarria izan daitekeelakoan gaude. Gainera, aipatu behar da euskal kultura askotan landu eta goraipatzen duela proiektu honek, eta txikitatik hau jasotzea gure herriarentzat onuragarria izan daitekeela uste dugu.

Hala ere eta beti kritikoak izan behar garela kontuan harturik, zera esan behar da: ba daudela hainbat aspektu hobetu edo aldatuko genituzkeenak.  Batetik, hezkidetza, errespetua eta dauden beste balore asko ez direla behin ere aipatzen, eta gure ustez hori berebizikoa litzatekeela umearen garapen eta sozializazio prozesuan. Bestetik, 2-3 urte tarteko txikitxoentzat gehien planteatzen dena hitzaren garrantzia dela, hau da, ondo hitz egin dezaten bultzatzen diren jokoak proposatzen direla (funtzionalak). Gure ustez ordea, egoki hitz egitearena garrantzitsua bada ere, beste hainbat aspektu lantzea ezinbestezkoa ikusten dugu: psikomotrizitatea, alderdi musikala, errespetua...

Horrenbestez, esandako guztia kontuan harturik, proiektu hau oso egokia iruditzen zaigula esan behar dugu, bere hobetzeko gauzak dituen harren, guraso zein umeentzako oso lagungarria izan daitekeelako. Gainera, gu irakasleak izango garelakoan eta familien laguntza behar izango dugulakoan, horrelako lanak erabiltzea lagungarri suertatukoa zaigulakoan gaude.

1 comentario:

  1. Bueltatxu bat eman diozuela ematen du, zorionak.
    Material hori, ikasbilen dagoen material guztien moduan, HABEkoa da, hau da Helduen Alfabetatze eta Berreskalduntze Erakundekoa; orduan, helduek euskara ikastearekin lotuak. Nahiko ondo ezagutzen dut eta zuen kritikei beste batzuk ere gehitu nitzake.
    Hala ere, beste postean esan dizuedan moduan: hurrengo ekarpenetan ez aldendu gehiegi ikasgaitik. Justifikazioetara jotzea gomendatzen dizuet, ikasten duzuenak ikasgaian balio diezazuen.

    ResponderEliminar