Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 27 de marzo de 2012

Gurasoak eskola porrotaren sustartzaile

Denborak aurrera  egin ahala gizarteak eta honekin batera hezkuntza egiteko erak eta baita bizimoduak berak ere aldaketa nabariak jasan izan ditu. Honako argazki hau horren adierazle argia da, irudian ikusi genezakeen moduan, aitzinean hezkuntza diziplinan, errespetuan eta arlo kognitiboan oinarritzen zen, eta ikasketen ardura guztia ikaslearen gain zegoen. Horrela izanda, jasotako emaitzen jabe eta arduradun bakarra ikaslea indibidualki zelarik eta ez ziren kanpo eragileak, egoera psikologikoak, interesak… kontuan hartzen. Egun berriz, hezkuntza terminoa ulertzeko eta hezkuntza bera gauzatzeko modua guztiz aldatu da. Egungo ikasleak nagusi bihurtu arte gurasoengatik guztiz babesturik eta “kotoi artean” daude, beraien eskola porroten eragile bakarrak irakasleak direla pentsatuz. Hori dela eta, gurasoak itsuturik ageri dira beraien haurrak porrotik jasan ezin dutela defendatuz. Egoera edo gurasoen pentsaera honek ikasleek irakasleekiko errespetua guztiz galtzea eragin du, eta irakasleei mehatxu, agresio eta mesprezu kasuak egin ditu. Esandako guztia kontuan hartuta, oso garrantzitsua da haurrak txikitatik errespetu giro baten heztea eta ikasle-irakasle arteko botere harremana ondo bereizten jakitea, ikasleen garrantzia gutxietsi gabe. Era honetan, etorkizun batera eskola organoa osatzen duten pertsonen posizio hierarkikoa hobeto ulertuko dute.

1 comentario:

  1. Joan ikasgaira, neskok.
    Diozuena ondo dago, maila batean gauza batzuekin ados ere egon ninteke (ez komiki tirari "argazkia" esatearekin); baina zuek HHko irakasle izateko ari zaretenez ez du zentzu handiegirik zuen ikuspegiak.
    Hurrengoan curriculumaren diseinuarekin lotura zehatzak identifikatzen saiatu, HHko ikasgelako errealitatetik analizatzen.

    ResponderEliminar