Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 28 de febrero de 2012

Aisialdirako tresna

Web gune hau aukeratu izan dugu.

Urtxintxa kultur taldea, aisialdirako ekintzak antolatzen dituen elkarte bat da. Urte asko daramatza jaialdiak, ikastaroak, tailerrak, udalekuak, irteerak... antolatzen.  haurrentzako aisialdi duin, osasuntsu eta egoki bat sortzea ezinbestekoa iruditzen zaigunez, urtxintxa elkarteak egiten duen lana oso baliagarria dela uste dugu. Alde batetik haurrei elkarlanean aritzen eta beraien denbora librea jolas kolektiboetan arituz pasatzeko aukera ematen dielako eta bestetik, ume berriak ezagutzeko eta beraiekin elkarbizitzan aritzeko aukera bermatzen duelako. Hau guztia esanda argi geratzen da, umeen denbora librea era egokian antolatuz gero oso aberasgarria eta hezitzailea izan daitekeela. Urtxintxa bezalako erakundeek lan hori errazten diete gurazoei, hau guztia aurrera eraman ahal izateko, material, monitore, ingurune... egokiak denen eskura jarriz.

1 comentario:

  1. Lau buru nik klaseko blogean ipinitako esteka ipintzeko?

    a) Egileak soilik izenpetu dezala.
    b) Egizue lana, formaziora begira edo lanera begira, baina lana, beharra, work.

    ResponderEliminar