Arrate Arrieta Murgoitio, Ane Ugarte Garitaonaindia, Iraia Pereiro Urkijo, Itziar Hierro Olabarria

martes, 14 de febrero de 2012

Bideo honen bidez ipuin bat kontatzen da, non haurrek triangeluak, laukiak, borobilak… bilatu behar dituzte. Horretaz gain, zenbakiak ere lantzen dituzte haurreko formak zenbatzerakoan, eta animali ugari agertzen dira ipuinean zehar. Beraz, umeek aurreko elementuak ikasteko aukera polita eta entretenigarria da gure aburuz.

Gure herriko hainbat gazteek sortutako bideoa delako hau, gure ideologiarekin lotuta jendearen arreta bereganatzeko, hain zuzen ere. Gainera, denbora asko eraman izan zuen muntaia izan zen eta jendeari asko gustatu zitzaion.


Guretzat irudi hau oso esanguratsua da, adierazten duena gure ideologiarekin bat datorrelako erabat. Hau da, neskak gizonekin, gizonak gizonekin edota neskak neskekin egon daitezkeela arazorik gabe. Gure ustez bizitza nahiko gogorra da berez, eta ez litzateke zailagoa bihurtu behar zure sexuko pertsona bat maitatuz gero. Edozein gustuko izan, gure ustez denok eskubide berdinak izango beharko genituzke, ez baita ezer txarra. Horrenbestez, hau ere umeei txikitatik erakutsi beharreko balore bat izan beharko litzateke, nagusia egiten denean normaltasunez ikusi ditzan.

Argazki honetan bi haur jolasean ikusi daitezke. Jolasa umeen ezinbesteko jarduera delako aukeratu dugu, honen bitartez, gauza ezberdinak esperimentatzeko, sormena lantzeko, laguntasuna sustatzeko… egiteko askatasuna ematen baitie.

Guk aukeratutako web gune bat.

Gure ustez, mota honetako beste orrialde askoren artean hau ere oso garrantzitsua eta interesgarria da, gure inguruan uste dugun baino gehiagotan ematen den egoera bortitz baten aurka borrokatzen dutelako. Gainera, jendea haien borroka horretara erakartzeko hainbat ekintza eta ekitaldi sortzen dituzte, jendean eragin positiboa eta aktiboa lortuz. Bukatzeko, umeei inkulkatu behar zaien zerbait delakoan nago, gizartea onera aldatu nahi badugu behintzat.

Beste web gune interesgarri  bat:

Web orrialde hau oso baliabide ona da, bai gurasoentzako eta baita irakasleentzako ere. Helduek haurrei ipuin ezberdinak kontatzeko aukera ematen du: ipuin klasikoak, ipuin laburrak, entzunezkoak… Gainera, baloreen bitartez hezteko ipuinak aurkitu ditzakegu, eta azkenik, ingelesezko ipuinak entzuteko.


Personal Development Plan { Level - Easy }
Dokumentu hau hasiera batean interesgarria iruditu zaigu, guztiok azken finean helburu jakin batzuk ditugulako momentu oro, eta horietako bat betetzean, beste berri baten bila goazelako. Hala ere, gauzak hain matematikoki ezin direla egin uste dugu, bide asko baitaude gure amets eta ibilbideak burutzeko. Baina nahiko formula eraginkorra ere izan daitekeelakoan gaude, errekomendazio hauek askotan egokiak izan daitezkeelako.

View more presentations from Jaky Astik

1 comentario:

  1. Ezusteko ona.
    -
    Orain hobetzekoak eta bestelakoak, edukirik eduki:
    1. bideoa, interesgarria; hobetotxoago kokatu behar zenukete horko baliabidea HHren barruan; orain ahaleginduaz eta gero, gehiago ikasi eta gero, jakinaren gainean.

    2. bideoa. No coment.
    No, yes coment:
    Zer ikusirik du HHk? Badago edo eraiki liteke, HHko pedagogiaren barruan ikuspegi abertzale eta ezkerrekoa. Hortik jantzi behar duzue. Hurruneko intxaurrak hamalau, gerturatu ta zenbat izango zarete? Lana behar du.

    Marrazkia: HHko ikuspegiz jantzi beharra horrek be. Martiaren lehenengo astean hezkidetza tailerrak izango dituzue. Etorri.

    Argazkia: polita

    Estekez:
    Denei buruz esan ezkutatu egin duzuela informazioa; gehixeago agertu behar du, nik klik egin barik jakiteko zeri buruzkoa den, zer aurkituko dudan hor sakatu aurretik jakiteko.
    Gainera, baliabide bat dakarzuenenan, arinago zuek ondo irakurri/ikusi/ikertu/arakatu/esperimentatu, dagokiona, egin eta gero, idatzi behar zenukete; horrela alderdi onak eta indartsuak nabarmenduko dituzue, interesatzen zaionaren mesede; eta txar eta ahulez ohartu, astirik ez dezagun gal.
    1.az esango nizueke irudiaz esandakoa.
    2.a. Uau! Ez dut ezagutzen izan, eta ia hiru urteko umea izanda, aztertu egingo dut sakonago.

    Dokumentuaz: Hasiera interesgarria. Kontatuko didazue gero.

    ResponderEliminar